Bizilur

Bizilur banaketa enpresa bat da. Produktu naturalak banatzen ditugu, elikagai ekologikoak eta fitoterapia produktuak. 2002an sortu genuen, sektorean aurretik esperientziadun langileok.

Gure bezeroak belar-dendak, dietetika saltokiak eta parafarmaziak dira. Webgune honen bidez, zure beharrizanak ere ase nahi ditugu.


Elikagaiak. Gehienbat produktu ekologikoak dauzkagu, ekoizpen prozesuan gai kimikorik ez dela erabiltzen bermatzen duten kalitate zigiludunak. Gama zabala dugu.

Haurrentzako potekoak, mokadutxo osasuntsuak, zumoak, barratxo energetikoak, soja esneak eta baita diabetikoentzako janari azukre gabeak ere.

Fitoterapia. Landareen eta fruten propietate onuragarriak dituzten osasun eta kosmetika produktuak, medikuntza alternatiboan erabiltzekoak, albo-ondoriorik gabekoak. Merkatuko ia produktu guztiak ditugu.

Osasun produktuak. Infusioak, belarrak, tantak, konprimituak, jarabeak, esentziak, olioak… Landare estraktu bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta naturista baten errezeta eskatzea gomendatzen dugu.

Kosmetika eta higiene produktuak. Fluordun hortzetako eskuilak, begi tantak, belarriak garbitzeko konoak, dutxan ura aurrezteko dosifikatzaileak, iturrian kloroa kentzeko filtroak, gabigailuan detergenterik ez erabiltzeko bolak, edertasun produktuak…

Banaketa. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Kantabria eta Errioxara eramaten ditugu produktuak, furgoneta termo-egokituetan, produktu freskoak egoerarik onenean mantentzeko hozkailu-furgonetak.

Biltegia (900m2). Marka onenen eta kolore askotako produktuak ditugu eskuragarri. Beheko solairuan daude, baita ere, arretarako bulegoak eta produktu freskoak gordetzeko hozkailu-gela. Goiko solairuan (450m2), jaki-gordailua dugu.

Marka gama zabala.

Abellan, Alisana, Amarelli, Añavieja, Apicola Fuente Sol, Armonia Bio, Armonia, Aromasensia, Arteoliva, Balance, Bimon, Biogoret, Bional, Bionsan, Biospirit, Biosurya, Biover, Bonsalt, Bronceadores, Castagño, Chips Maiz Bio, Conservas Bizi-Lur, Crema Arima, Depurdiet, Derbe, Dimefar, Eladiet, Embutidos Luis Gil, Esencia Luz, Farmaderbe, Geoterapia, GHF, Grillon, Hifas da Terra, Himalaya, Hipp, Irisana, Jal Plan, Jabones Planet Soap, Jugo Plantas, La Campesina, Natimel, Natura Festa, Novavis, Nysbo, Olivalle, Organic Oils, Orgran, Ortis, Oskri, Physalis, Plantas, Raab, Sanituri, Saint Benoi, Silvestre, Sotya, Sucralin, Taste of America, Tibetan, Tufty, Urzapa, Varios, Zumos Bizi-Lur.